27 bertsolarik kantatuko dute 2010-01-21

Iaz baino bi bertsolari gehiago ariko dira Nafarroako Txapelketan

Lau saio jokatuko dira azken-laurdenetan. Finalaurrekoetan 18 bertsolarik kantatuko dute. Finala, berriz, martxoaren 20an jokatuko da, Lesakako pilotalekuan.
 Hastera doa Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Larunbatean izango da lehenengo saioa, Aizarotzen, Basaburuako Kultur Etxean, 17:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Julen Zelaieta
 Bittor Elizagoien
 Aimar Karrika
 Iker Gorosterrazu
 Oier Lakuntza
 Arkaitz Goikoetxea

 Beste bi final-laurden jokatuko dira datozen asteetan:

 URTARRILAREN 24a, IGANDEA
 Sunbillako Ulibeltza Elkartean, 17:30etan
  Xabier Legarreta "Arano"
  Aritz Saragueta
  Iñaki Aleman
  Iñigo Ibarra
  Ekaitz Astiz
  Egoitz Gorosterrazu

 URTARRILAREN 31, IGANDEA
 Aoizko Kultur Etxean 17:30etan
  Ander Fuentes "Itturri"
  Migel Mari Elosegi "Luze"
  Saioa Alkaiza
  Diego Riaño
  Oskar Estanga
  Jose Luis Barberena "Zili"

 OTSAILAREN 6a, LARUNBATA
 Garesko Udaletxean, 17:30etan
  Eneko Lazkoz
  Jon Elizetxe
  Alazne Untxalo
  Xabier Terreros
  Estitxu Arozena
  Ioar Tainta

 Behin saio hauek jokatuta, 18 bertsolari ariko dira finalaurrekoetan. Lehenengo fasetik 15 bertsolari sailkatuko dira, eta aurreko finaleko hiru ordezkari batuko zaizkie: Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena. Lehenengo finalaurrekoa Etxarri Aranatzen izango da otsailaren 20an, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etan. Julio Soto bertan izango da. Iruritan jokatuko da bigarrena, Gizarte Bilgunean, otsailaren 27an, arratsaldeko 17:30etan. Iñigo Olaetxeak bertan kantatuko du. Azkeneko finalaurrekoa Atarrabian izango da, martxoaren 7an, Indurain Anaiak Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan. Jon Barberenak kantatuko du bertan.

 Finalaurrekoetatik 8 bertsolari sailkatuko dira finalera. Aurtengo berrikuntza nagusietakoa finalaren leku-aldaketa izango da, Lesakan jokatuko baita, martxoaren 20an, pilotalekuan, arratsaldeko 17etan. Lur dantzalekua txiki geratua zen jada, eta horregatik aldatu dira lekuz.

 Aurtengo txapelketak bi hutsune nagusi izango ditu: Xabier Silveira eta Erika Lagoma, iazko txapelduna eta hirugarrena, hurrenez hurren. Dena den, beraien ordez beste bi itzulera izango da. Arkaitz Goikoetxea behin baino gehiagotan aritu izan da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan. Aurten estreinakoz kantatuko du Nafarroako Txapelketan. Eta Estitxu Arozena Nafarroako txapeldun izana da, eta aurten itzuliko da lehiara. Gainera, Egoitz Gorosterrazuk, Ioar Taintak eta Jose Luis Barberia "Zili"k ere lehenengoz kanatuko dute aurtengoan txapelketan.

 "Bildu" da aurtengo txapelketaren leloa. Hala, txapelketa bilgune eta frutua jasotzen den lekua dela adierazi nahi izan da.

 Gai-jartzaile taldean 8 lagun arituko dira aurtengoan: Alaitz Rekondo, Miren Bidarte, Fernando Anbustegi, Jone Arraras, Rosita Anakabe, Nekane Elu, Helios del Santo eta Joxema Leitza. Aurkezle bezala, berriz, Alaitz Rekondo, Helios del Santo eta Fernando Anbustegi jardungo dira.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Txapelketak web orria izango du.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri