17:30etan izango da saioa Basaburuako kultur etxean. Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Julen Zelaieta, Arkaitz Goikoetxea, Oier Lakuntza eta Bittor Elizagoienek kantatuko dute.
Gaur hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Aizarotzen, Basaburuako kultur etxea. Honako bertsolari hauek kantatuko dute arratsaldeko 17:30etatik aurrera:
Aimar Karrika
Iker Gorosterrazu
Julen Zelaieta
Arkaitz Goikoetxea
Oier Lakuntza
Bittor Elizagoien
Behin gaurko kanporaketa jokatuta, honako saio hauek izango dira azken laurdenetan:
URTARRILAREN 24a, IGANDEA
Sunbillako Ulibeltza Elkartean, 17:30etan
Xabier Legarreta "Arano"
Aritz Saragueta
Iñaki Aleman
Iñigo Ibarra
Ekaitz Astiz
Egoitz Gorosterrazu
URTARRILAREN 31, IGANDEA
Aoizko Kultur Etxean 17:30etan
Ander Fuentes "Itturri"
Migel Mari Elosegi "Luze"
Saioa Alkaiza
Diego Riaño
Oskar Estanga
Jose Luis Barberena "Zili"
OTSAILAREN 6a, LARUNBATA
Garesko Udaletxean, 17:30etan
Eneko Lazkoz
Jon Elizetxe
Alazne Untxalo
Xabier Terreros
Estitxu Arozena
Ioar Tainta
Behin saio hauek jokatuta, 18 bertsolari ariko dira finalaurrekoetan. Lehenengo fasetik 15 bertsolari sailkatuko dira, eta aurreko finaleko hiru ordezkari batuko zaizkie: Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena. Lehenengo finalaurrekoa Etxarri Aranatzen izango da otsailaren 20an, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etan. Julio Soto bertan izango da. Iruritan jokatuko da bigarrena, Gizarte Bilgunean, otsailaren 27an, arratsaldeko 17:30etan. Iñigo Olaetxeak bertan kantatuko du. Azkeneko finalaurrekoa Atarrabian izango da, martxoaren 7an, Indurain Anaiak Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan. Jon Barberenak kantatuko du bertan.
Finalaurrekoetatik 8 bertsolari sailkatuko dira finalera. Aurtengo berrikuntza nagusietakoa finalaren leku-aldaketa izango da, Lesakan jokatuko baita, martxoaren 20an, pilotalekuan, arratsaldeko 17etan. Lur dantzalekua txiki geratua zen jada, eta horregatik aldatu dira lekuz.