Iñaki Aleman, Aritz Saragueta, Ekaitz Astiz eta Egoitz Gorosterrazu gelditu ziren beraien atzetik, hurrenez hurren. Bete egin zen Ulibeltza elkartea.
Atzo jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Sunbillan, Ulibeltza elkartean. Aretoa bete egin zen, 100 lagun inguru sartuta. Honela gelditu zen sailkapena:
Xabier Legarreta "Arano" (414,5 puntu)
Iñigo Ibarra (385 puntu)
Iñaki Aleman (375 puntu)
Aritz Saragueta (357 puntu)
Ekaitz Astiz (334 puntu)
Egoitz Gorosterrazu (330,5 puntu)
Gauzak honela, Xabier Legarreta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, bezperan Arkaitz Goikoetxea bezala. Gainerakoek puntuazioen zain gelditu beharko dute. Une honetan honela dago sailkapena:
Arkaitz Goikoetxea (427,5 puntu, zuzenean sailkatua)
Xabier Legarreta "Arano" (414,5 puntu, zuzenean sailkatua)
Julen Zelaieta (401 puntu)
Oier Lakuntza (389,5 puntu)
Iñigo Ibarra (385 puntu)
Iñaki Aleman (375 puntu)
Aimar Karrika (365 puntu)
Aritz Saragueta (357 puntu)
Bittor Elizagoien (353,5 puntu)
Iker Gorosterrazu (341,5 puntu)
Ekaitz Astiz (334 puntu)
Egoitz Gorosterrazu (330,5 puntu)
Asteburuko saioak jolatuta, honako kanporaketa hauek izango dira:
URTARRILAREN 31, IGANDEA
Aoizko Kultur Etxean 17:30etan
Ander Fuentes "Itturri"
Migel Mari Elosegi "Luze"
Saioa Alkaiza
Diego Riaño
Oskar Estanga
Jose Luis Barberena "Zili"
OTSAILAREN 6a, LARUNBATA
Garesko Udaletxean, 17:30etan
Eneko Lazkoz
Jon Elizetxe
Alazne Untxalo
Xabier Terreros
Estitxu Arozena
Ioar Tainta
Behin saio hauek jokatuta, 18 bertsolari ariko dira finalaurrekoetan. Lehenengo fasetik 15 bertsolari sailkatuko dira, eta aurreko finaleko hiru ordezkari batuko zaizkie: Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena. Lehenengo finalaurrekoa Etxarri Aranatzen izango da otsailaren 20an, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etan. Julio Soto bertan izango da. Iruritan jokatuko da bigarrena, Gizarte Bilgunean, otsailaren 27an, arratsaldeko 17:30etan. Iñigo Olaetxeak bertan kantatuko du. Azkeneko finalaurrekoa Atarrabian izango da, martxoaren 7an, Indurain Anaiak Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan. Jon Barberenak kantatuko du bertan.
Finalaurrekoetatik 8 bertsolari sailkatuko dira finalera. Aurtengo berrikuntza nagusietakoa finalaren leku-aldaketa izango da, Lesakan jokatuko baita, martxoaren 20an, pilotalekuan, arratsaldeko 17etan. Lur dantzalekua txiki geratua zen jada, eta horregatik aldatu dira lekuz.