Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa eta Iñigo Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen ariko dira kantuan. Txartelak salgai daude.
Ostiral honetan hasiko da Beterriko Txapelketa. Taldeka jokatzen den sariketa da honako hau, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatutakoa. Bertsolariek ariketa bereziak egiten dituzte (agurrak ere bereziak izaten dira). Bertsolari gazteei plazak eskaintzeko eta bertsozaletasuna Beterrin sustatzeko antolatzen da txapelketa hau. 25 eta 30 urte bitarteko bertsolariek hartzen dute parte. Aurtengoan lau talde ariko dira lehian, eta bik ostiralean kantatuko dute. Asteasun izango da kanporaketa, Aitz-Ondo elkartean, iluntzeko 20:30etan. Honako talde hauek ariko dira:
Sorgin-Orratzak: Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa
Labezomorroak: Egoitz Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen
Gaiak jartzen Amaia Agirre arituko da. Sarrerak honako leku hauetan daude salgai: Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan, Ogigoxo okindegian, Iriarte Kultur Etxean eta Emaitza eta Stop liburudendetan. Afaritarako sarrerak 15 eurotan salduko dira. Dena den, bi kanporaketa eta finalerako txartelak ere eskuratu daitezke, 40 eurotan. Nahi izanez gero telefonoz egin daiteke erreserba: 943 300 733.
Bigarren kanporaketa datorren astean jokatuko da, larunbatez, 20:30etan, Zizurkil Goiko Zentroan. Bi talde ariko dira orduan ere:
Armiarmak: Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso
Mandeuliak: Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin
Iker Iriartek jarriko dizkie gaiak.
Bi kanporaketa hauetatik bi talde sailkatuko dira azkeneko saiora. Otsailaren 13an izango da finala, larunbatez, Villabonako Irrintzi Elkarteak. Kanporaketak bezala, iluntzeko 20:30etan hasiko da saioa.
Aurreko urteetako zenbait bertsoaldi dituzue ikusgai azpian.