Donostian 2010-01-26

Gaur aurkeztuko da Bertso Eguna

Larunbat honetan izango da. Goizean Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira bertsolariak. Arratsaldean, 18etan, ekitaldi nagusia izango da Kursaalean. Azkenik, afaria egingo dute Kursaalean bertan.
 Larunbat honetan ospatuko da Bertso Eguna Donostian. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira bertan. Goizean Alde Zaharrean ibiliko dira bertsolariak. Arratsaldean, 18etatik aurrera, ekitaldi nagusia egingo da Kursaalean. Aurtengoak "Hustubetehustu" du izenburua, eta Jorge Oteizari eskeinia egongo da. Bere pentsamendua izango da ekitaldiaren oinarri.

 Ekitaldiaren ondoren afaria egingo dute Kursaalean bertan. Eta, urtero bezala, afariaren ostean bertsoak izango dira berriro. Sarrerak salgai daude interneten.

 Dena den, Bertso Egunari buruzko xehetasun guztiak azaltzeko, gaur izango da aurkezpen ofiziala, Donostiako Victoria Eugenian. Andoni Egañak hitz egingo du Bertsozale Elkartearen izenean. Berarekin batera izango dira Denis Itxaso (Donostiako Udalaren ordezkaria) eta Mikel Irizar (Kutxaren ordezkaria). Bertan azaldutakoaren berri emango dizuegu.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu