Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2010-01-27

Igandean jokatuko da hirugarren kanporaketa

Ander Fuentes "Itturri", Migel Mari Elosegi "Luze", Saioa Alkaiza, Diego Riaño, Oskar Estanga eta Jose Luis Barberena "Zili" ariko dira kantuan Aoizen.
 Aurrera doa Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Aurreko asteburuko bi kanporaketen ondoren, hirugarrena jokatuko da igandean Aoizko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Sei bertsolarik kantatuko dute bertan:

 Ander Fuentes "Itturri"
 Migel Mari Elosegi "Luze"
 Saioa Alkaiza
 Diego Riaño
 Oskar Estanga
 Jose Luis Barberena "Zili"
 
 Ander Fuentes finalista izan zen iazko txapelketan. Oskar Estanga, etenaldi baten ondoren, aurten itzuli da txapelketara. Jose Luis Barberenak hau du lehenengo parte-hartzea txapelketan. Migel Mari Elosegi, Saioa Alkaiza eta Diego Riaño iaz ere atera ziren.

 Aurreko asteburutik Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta "Arano" sailkatu ziren finalaurrekoetara. Igandeko saioko irabazlea ere zuzenean sailkatuko da. Datorren asteko saiotik, berriz, irabazlea sartuko da zuzenean. Dagoeneko finalaurrekoetan daude Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena ere, iazko finalean eskuratutako postuei esker. Gainerako 11 txartelak puntuazioen arabera erabakiko dira.

 Datorren astean, larunbatez, jokatuko da azkeneko kanporaketa Garesko Udaletxean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Lazkoz
 Jon Elizetxe
 Alazne Untxalo
 Xabier Terreros
 Estitxu Arozena
 Ioar Tainta

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu