Txomin Garmendia elkarrizketatuko dute 2010-01-27

Aizarnazabal eta Tolosako saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Nafarroako Txapelketaren berri emango dute. 1981eko Bertso Eguneko irudiak emango dituzte, gainera. Ostegunean eta igandean izango da programa.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera ikusi ahal izango da. Ostegun gauean, 22etan, ETB3n emango dute. Igandean izango da ETB1en, eguerdiko 15etan.

 Aste honetako programan bi saiok beteko dute tarterik handiena. Alde batetik, larunbatean Tolosan Txolarre Irratiaren 10. urteurrena zela eta egindako jaialdiak. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze
 Andoni Egaña
 Amets Arzallus
 Sustrai Colina
 Beñat Gaztelumendi

 Gaiak Amaia Agirrek jarri zizkien serei.

 Bestalde, Aizarnazabalen Unai Agirrek eta Iker Zubeldiak egindako bertso-afaria ere izango da ikusgai. Bertsolariak goizeko ordu txikiak arte aritu ziren lanean.

 Gainera, Txomin Garmendiak bisita egingo die erredakziora. "2008ko nere egunkaria" izeneko liburua kaleratu du Txominek, eta horretaz hitz egingo dute, eta baita gaur egungo bere martxaz ere. Gainera, zenbait pasadizoz ere ariko da. Martutenen preso sartu zutenekoa kontatuko du, "Injurias al Ejercito español" egitea leporatuta.

 Nafarroako Txapelketa joan zen asteburuan hasi zen. Larunbatean eta igandean saioak izan ziren Aizarotz eta Sunbillan. Bien berri emango dute.

 Azkenik, ohiko tarteak ere izango ditu programak. Konparazio batera, 1981eko Bertsolari Eguna erakutsiko dute artxiboko irudietan. Urte hartan Paulo Txikia eta Loidisaletxe omendu zituzten.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu