Kaldarapekon 20etan 2010-01-28

"Mende baten aldarriak, XX.ean jarriak" Bilbon izango da gaur

Xabier Amuriza eta Jon Maia ariko dira kantuan. Mendearen lekukotza ematen duten bertsoak kantatuko dituzte, garaian garaiko egoera politiko eta soziala islatzen dutenak.
 Xabier Amuriza eta Jon Maiak ikuskizun berezi bat daukate martxan: "Mende baten aldarriak, XX.ean jarriak". XX. mendean bertsoa garaiko egoera politiko eta sozialaren isla izan da. Ikuskizun honen bidez lekukotza hori nola eman izan den erakutsiko dute. Horretarako hainbat bertsolariren bertsoak kantatuko dituzte: Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Enbeita Kepa, Etxahun Iruriko, Etxeita, Lazkao Txiki, Lopategi, Markano, Otaño, Otxalde, Iturzaeta, Txirrita, Uztapide, Xalbador, Yanzi...

 Adin guztietako entzuleei zuzendutako emanaldia da honako hau. Ordu eta erdi inguru irauten du. Gaurkoan Bilbon izango dira, Kaldarapekon, iluntzeko 20etatik aurrera. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu