3. edizioa da aurtengoa 2010-01-29

Gaur hasiko da Beterriko Txapelketa

Asteasuko Aitz-Ondo elkartean izango da saioa, iluntzeko 20:30etan. Sorgin-Orratzak (Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa) eta Labezomorroak (Egoitz Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen) ariko dira kantuan.
 Gaur hasiko da Beterriko Txapelketaren 3. edizioa, Asteasuko Aitz-Ondo elkartean. Iluntzeko 20:30etan hasiko da kanporaketa eta honako talde hauek kantatuko dute:

 -Sorgi-Orratzak: Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa
 -Labezomorroak: Egoitz Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen

 Amaia Agirrek jarriko ditu gaiak.

 Bigarren kanporaketa datorren astean jokatuko da, larunbatez, Zizurkil Goiko Zentroan. Han honako talde hauek lehiatuko dira:

 -Armiarmak: Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso
 -Mandeuliak: Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin

 Saio honetan Iker Iriartek jarriko ditu gaiak.

 Finala OTSAILAREN 13an izango da, Villabonako Irrintzi Elkartean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu