Txapelketari egindako jarraipena eta Bostetako Digilentziagatik 2010-01-30

Agin Rezolak Argia Saria lortu du

Agin Rezolak irabazi du Argia Saria irrati alorrean Bostetako Digilentzia programatik eta Txapelketa Nagusiari egin dion jarraipenagatik, besteak beste. Saio guztiak zuzenean eman zituen Info7 irratiak gonbidatu berezien laguntzaz, eta astean zehar ere Txapelketaren analisia egin du.
 Agin Rezola bertsolari eta kazetari astigarragarrak Argia Saria lortu du, irratiari dagokion atalean, Bostetako Digilentzia programatik eta Txapelketa Nagusiari egin dion jarraipenagatik. Argia Sariko epaimahiak Rezolaren lan mardula, komunikazio gaitasuna eta umorea nabarmendu ditu bere irratigintzako lanean.

 Agin Rezolak Info7 irratiarentzat egin zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena. Saio guztiak zuzenean emateaz gain, astean zehar txapelketaren analisia egin du.

 Finalean eta Belodromoko final-aurrekoan Bertsoa.com-en bere ahotsa entzun zen zuzenekoan. Saio bakoitza aditu batekin batera kontatu zuen. Horrez gain, astero Gararako artikulu bat idatzi zuen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu