Nafarroako Txapelketa 2010-01-31

Gaur jokatuko da hirugarren kanporaketa

Aoizko Kultur Etxean izango da, 17:30etan. Ander Fuentes "Itturri", Migel Mari Elosegi "Luze", Saioa Alkaiza, Diego Riaño, Oskar Estanga eta Jose Luis Barberena "Zili" jardungo dira kantari.
 Gaur jokatuko da Nafarroako Txapelketako hirugarren kanporaketa. Aoizen izango da saioa, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Ander Fuentes "Itturri"
 Migel Mari Elosegi "Luze"
 Saioa Alkaiza
 Diego Riaño
 Oskar Estanga
 Jose Luis Barberena "Zili"

 Gaurko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta "Arano" sailkatu ziren aurreko kanporaketetaik. Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena ere zuzenean sailkatuta daude. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute. Momentuz horrela dago sailkapena:

 Arkaitz Goikoetxea        (427,5 puntu, zuzenean sailkatua)
 Xabier Legarreta "Arano"  (414,5 puntu, zuzenean sailkatua)
 Julen Zelaieta            (401 puntu)
 Oier Lakuntza             (389,5 puntu)
 Iñigo Ibarra              (385 puntu)
 Iñaki Aleman              (375 puntu)
 Aimar Karrika             (365 puntu)
 Aritz Saragueta           (357 puntu)
 Bittor Elizagoien         (353,5 puntu)
 Iker Gorosterrazu         (341,5 puntu)
 Ekaitz Astiz              (334 puntu)
 Egoitz Gorosterrazu       (330,5 puntu)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu