Martxoaren 13rako eman behar da izena 2010-02-03

Bertso Udalekuetan laguntzeko jendea behar da

Bidarrai, Muxika, Irañeta, Orio eta Zuhatzan izango dira aurtengo bertso-udalekuak. Begirale, zuzendari eta sukaldariak behar dira.
 Aurten ere, urtero bezala, Bertso Udalekuak egingo dira. 5 txanda izango dira aurtengoan:

 -BIDARRAI (Behe Nafarroa): 12 eta 14 urte arteko gaztetxoak bilduko dira, Menditarrenia aterpetxean. Bertso-eskoletako gaztetxoak izango dira. Uztailaren 5etik 11ra.
 -MUXIKA, Gorozika (Bizkaia): Hemen ere 12 eta 14 urteko bertso-eskoletako gaztetxoak bilduko dira. Uztailaren 25etik 31ra izango da txanda.
 -IRAÑETA (Nafarroa): 15 eta 18 urte arteko bertso-eskoletako gazteak bilduko dira uztailaren 19tik 25era.
 -ORIO (Gipuzkoa): 9 eta 11 urte arteko haurrak bilduko dira Itsaspe baserrian. Bertso-eskoletako gazteak izango dira. Uztailaren 12tik 18ra bitartean izango da txanda.
 -ZUHATZA (Araba): 9 eta 11 urte arteko bertso-eskoletako haurrak elkartuko dira irailaren 1etik 4ra.

 Txanda hauetarako begirale, zuzendari eta sukaldariak behar dira (Zuhatzan ez da sukaldaririk beharko). Interesatuek martxoaren 13rako eman beharko dute izena. Horretarako e-mailez bidali behar dira datuak hona: transmisioa@bertsozale.com. Bete beharreko fitxak ikusteko egin klik hemen.

 Lantaldeen berri martxoaren 31rako emango du transmisio sailak. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu hona: 943 69 41 29

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa