Zizurkilgo haurrak agertuko dira kopletan 2010-02-03

Hitzetik Hortzerak Bertso Eguna emango du aste honetan

Zuri Beltzekoan 1970eko Bertsolari Eguneko ofizio bat izango da ikusgai. Zappingean, berriz, 2001eko afalosteko beste bertso-saio bat eskainiko dute.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera ikusi ahal izango da telebistan. Ostegunean ETB3an emango dute, gaueko 22etan. ETB1en, berriz, igandean izango da, eguerdiko 15etan.

 Aste honetan Bertso Egunak izango du protagonismo nagusia. Larunbatean ospatu zen, Donostian. Arratsaldean izan zen ekitaldi nagusia Kursaalean. "Hustubetehustu" izenburupean, Jorge Oteizaren ideiak eta ekarpena izan zituen ardatz.

 Afalosteko saioa ere izango da ikusgai. Batetik Miren Amurizak eta Maddalen Arzallusek amei eskeinitako saioa ikusi ahal izango da. Eta, bestetik, Kopla Txapelketa.

 Gainerako ataletan ere Bertso Egunak izango du tarterik zabalena. Hala, zuri-beltzekoan 1970eko Bertsolari Eguneko ofizio bat emango dute. Zappingean, berriz, 2001eko Bertso Egunean afalostean izandako bertsoaldi bat ikusi ahal izango da.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu