Euskadi Irratian 2010-02-05

Estitxu Arozenari egindako elkarrizketa larunbateko Hitza Jolas saioan

Aitor Sarriegik Bertso Egunean afalostean kantatutako bertso-jarriak eta Santa Agedako koplak ere izango dira. Estitxu Arozenak Ioar Taintari jarriko dio puntua Bederatzikoan.
 Astebururo "Hitza Jolas" programa izaten da Euskadi Irratian, bertsoari eskainita. Xabier Sukiak aurkezten du saioa eta larunbat eta igandeetan izaten da, eguerdiko 14etatik 15etara.

 Aste honetan, larunbateko saioan Estitxu Arozena elkarrizketatuko dute. Urte batzuk Nafarroako Txapelketan parte hartu gabe igaro ondoren, aurten itzuliko da Estitxu. Larunbatean bertan kantatuko du. Estitxuk berak erantzungo dio puntuari "Bederatzikoan", eta Ioar Taintari jarriko dio. Ioar Tainta estrainekoz ariko da aurten txapelketan.

 Horrez gain, Aitor Sarriegik Bertso Egunean afalostean kantatutako bertso-jarriak ere izango dira entzungai. Azkenik, Santa Agedako koplei ere tartea eskainiko diete.

 Igandeko saioan bertsoaldi gehiago entzun ahal izango dira. Santa eskearen harira, Zazpi Eskaleren Kartoipeko ametsak kantua jarriko dute. Arbizuko hitzen esanahia asmatu nahiean Jon Maia eta Amets Arzallus Joxema Leitzaren aginduetara. Julio Sotok Zarauzko kopla txapelketan irabazitako zintzarria defendatu beharko du. Zeanuriko saioan Jon Maia sukaldari paperean ariko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu