Azpeitian egingo da lehenengo kanporaketa 2010-02-19

Gaur hasiko da Erniarraitz sariketa

18 bertsolari gazte ariko dira kantuan, hiru saiotan banatuta. Finala martxoaren 12an izango da, Azpeitiako Gaztetxean.
  Gaur hasiko da Erniarraitz sariketaren bosgarren edizioa. Bertsolari gazteei zuzendutako txapelketa da honako hau, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatua. Bi urtetik behin antolatzen dute txapelketa. Azkeneko edizioan Aitor Urbieta zarauztarrak jantzi zuen txapela. 18 bertsolari ariko dira kantuan, honako 3 kanporaketa hauetan banatuta:

 OTSAILAREN 19a, OSTIRALA
 Azpeitian, Betharramiestetan 22etan
  Maddi Gallastegi
  Arnaitz Lasarte
  Alaia Martin
  Beñat Iguaran
  Endika Igartzabal
  Eneritz Arzallus
   Gaiak Beñat Lizasok jarriko ditu

 OTSAILAREN 26a, OSTIRALA
 Azkoitian, Kultur etxean 22etan
  Eneritz Artetxe
  Hodei Iruretagoiena
  Maialen Velarde
  Mikel Olaizola
  Josu Oiartzabal
  Mikel Artola
   Gai-jartzen Leire Ostolaza jardungo da

 MARTXOAREN 5ean, OSTIRALA
 Errezilen, Borondegin 22etan
  Julen Agirre
  Unai Gaztelumendi
  Aritz Garin
  Asier Azpiroz
  Silvia Etxaniz
  Nekane Zinkunegi
   Haritz Etxeberria "Ministro" ariko da saioa aurkezten

 Finala MARTXOAREN 12an jokatuko da, Azpeitiako Gaztetxean, gaueko 22etan. 6 bertsolarik kantatuko dute bertan. Saioa Jokin Urangak aurkeztuko du.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu