Goizeko 9:30etatik aurrera, zuzenean 2010-02-17

Gaur Josune Zabala elkarrizketatuko du Bertsoa.com-ek

Josune Zabala Mintzolako zuzendaria da. Fundazioa lehenagotik sortu bazen ere, azaroaren 18an egin zuten aurkezpen ofiziala. Nahi izanez gero galderak bidal ditzakezue helbide honetara: info@bertsoa.com
 Bertsoa.com zuzeneko elkarrizketak egiten hasi zen joan zen astean. Hemendik aurrera astero zuzeneko elkarrizketa bat egingo du. Aste honetan Josune Zabala izango da elkarrizketatua.

 Josune Zabala Mintzolako zuzendaria da. 2008ko abenduan sortu zen Mintzola fundazioa. Bost patronoz osatua dago: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Villabonako Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Kutxa.

 2009ko maiatzean izendatu zuten Josune Zabala zuzendari. Orduan egin zion Bertsoa.com-ek lehenengo elkarrizketa. Bertan aipatzen zuen Mintzola "ahozkotasuna lantzen eta ikertzen dutenen arteko sare gisa" ikusten zuela. Euskal Herrian ahozkotasunaren inguruan zer ikertu den aztertu behar zela aipatzen zuen.

 Elkarrizketa hartatik aurrera egin du proiektuak, eta 2009ko azaroan egin zen aurkezpen ofiziala.

 Gaur egun Mintzolan zuzendaria eta idazkaria ari dira lanean.

 Elkarrizketa gaur goizean izango da, 9:30etatik aurrera, zuzenean Bertsoa.com-en. Nahi izanez gero galderak bidal ditzakezue helbide honetara: info@bertsoa.com

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»