Zuzeneko elkarrizketak 2010-03-10

Unai Iturriagaren zuzeneko elkarrizketa gaur 18:30etan

Unai Iturriagaren elkarrizketa gaur arratsaldean 18:30etan izango da, ez goizean. Bertso-saioetan aurpegi ezaguna izateaz gain, "Gu ta Gutarrak" eta "7 Eskale" taldeetako kide ere izana da Iturriaga, eta idazle moduan ere aritua. Galderak honako helbide honetara bidal ditzakezue: info@bertsoa.com
Unai Iturriagaren elkarrizketa gaur arratsaldean 18:30etan izango da, ez goizean. Astero bezala, aste honetan ere zuzeneko elkarrizketa bat eskainiko du Bertsoa.com-ek. Aste honetan Unai Iturriaga izango da elkarrizketatua. Durangarra aurpegi ezaguna da plazetan, eta Txapelketa Nagusiko finaletan kantatzera ere ohitua dago (1993tik da finalista). Plazako ohiko jardunaz gain, bestelako ekimenetan ere parte hartu izan du: "Gu ta Gutarrak" eta "7 Eskale" taldeetako kide izan zen. Gainera, gidoilari gisa aritu zen "Eutsi" filmean eta liburu bat ere idatzia du: "Berandu da gelditzeko".
 
Nahi izanez gero galderak bidal ditzakezue honako helbide honetara: info@bertsoa.com

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu