Martxoan Bertsoa 2010-03-08

"Potto eta bere koadrila" eta "Oilarrak" nagusi asteburuan

Ostiralean Motz tabernan "Beteranoak" gelditu ziren bigarren eta "Gu ta Gutarrak" hirugarren. Larunbatean, berriz, "Motxorro" gelditu zen bigarren eta "Edurnezuri eta bi ipotxak" hirugarren.
 Aurrera doa Martxoan Bertsoa Zikloaren barruan Zumarraga-Urretxuko taldekako txapelketa. Asteburu honetan bi saio jokatu dira.

 Ostiralean Motz tabernan izan zen saioa. Entzule asko bertaratu ziren saioa jarraitzera. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Potto eta bere koadrila: Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena   172,72 puntu
 2.- Beteranoak: Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Iker Otegi                                   166,5 puntu
 3.- Gu ta Gutarrak: Itziar Pildain, Gaizka Oiartzabal "Pitillo" eta Aitor Otegi                   164 puntu

 Larunbatean Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoan izan zen saioa. Arratsaldean autobus bat abiatu zen Zumarragatik bertara, eta jende ugari elkartu zen azkenean. Horrela gelditu zen sailkapena:

 1.- Oilarrak: Asier Sasieta, Itziar Etxezarreta eta Gorka Azkarate                 181,5 puntu
 2.- Motxorro: Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo                         181,05 puntu
 3.- Edurnezuri eta bi ipotxak: Maialen Akizu, Edurne Plazaola eta Amaia Iturriotz  177,5 puntu

 Hiru kanporaketa jokatuta, honela dago sailkapena:

 1.- "Potato" (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta):                      188,5 puntu
 2.- "Oilarrak" (Asier Sasieta, Itziar Etxezarreta eta Gorka Azkarate  ):                            181,5 puntu
 3.- "Motxorro" (Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo):                                      181,05 puntu
 4.- "Non dago Eli" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Asier Auzmendi):                           178,85 puntu
 5.- "Edurnezuri eta bi ipotxak" (Maialen Akizu, Edurne Plazaola eta Amaia Iturriotz)                177,5 puntu
 6.- "Potto eta bere koadrila" (Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena): 172,75 puntu
 3.- "Haundi-maundi jaleak" (Jorge "Pitu" Andueza, Ander Gabirondo "Kaxero" eta Andoni Jaka):        167,6 puntu
 8.- "Beteranoak" (Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Iker Otegi):                                 166,5 puntu
 9.- "Gu ta Gutarrak" (Itziar Pildain, Gaizka Oiartzabal "Pitillo" eta Aitor Otegi):                 164 puntu

 Informazio gehiago dauzkazue Zubertsotan.net-en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu