Finala apirilak 10ean Muskildin 2010-03-08

Larunbatean hasiko da Hernandorena Saria, Larresoron

Hamabi bertsolari gaztek hartuko dute parte Hernandorena Sarian, larunbat honetan hasita. Bi kanporaketa eta finala jokatuko dira. Martxoak 13an Larresoron, Aimar Karrika, Maddi Ane Txoperena, Ximun Cazaubon, Bixente Hirigarai, Ane Labaka eta Eneritz Arzallus izango dira. Martxoaren 27an, Donibane Garazin, Itxaso Paia, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Imanol Uria, Izar Mendiguren, Ander Solozabal. Gai-emailea: Maindi Murua. Finala apirilak 10ean Muskildin.
Euskal Herri osoko lurralde ezberdinetako bertsulari gazteak gurutzatu eta kantatzeko plazak eskaini asmoz, aurten ere, Bertsularien Lagunak Elkarteak Hernandorena sariketa antolatu du.

Hiru eskualdetan Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin izango dira saioak. Muskildin finala jokatuko delarik, Larresoron eta Donibane Garazin kanporaketetan neurtuko dira.

Kanporaketak:
- Martxoak 13, larunbata, Larresoroko kirol sala berrian, 19:30ean.
Bertsulariak: Aimar Karrika, Maddi Ane Txoperena, Ximun Cazaubon, Bixente Hirigarai, Ane Labaka, Eneritz Arzallus. Gai-emailea: Maindi Murua.

-Martxoak 27, larunbata, Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30ean.
Bertsulariak: Itxaso Paia, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Imanol Uria, Izar Mendiguren, Ander Solozabal. Gai-emailea: Maindi Murua.

Finala: Apirilak 10, larunbata, Muskildiko Posonpesenean, 19:30ean.
Bertsulariak: 6 orotarat. Kanporaketetako irabazleak eta besteak puntuaketaren arabera. Gai-emaile: Joanes Etxebarria.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu