Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatuta 2010-03-13

Gaur hasiko da Hernandorena sariketa

Larresoron izango da lehenengo kanporaketa. Bigarrena martxoaren 27an jokatuko da. Finala, berriz, apirilaren 10ean egingo dute, Muskildin. 12 bertsolarik hartuko dute parte aurtengoan.

 Aurten ere Bertsularien Lagunak Elkarteak Hernandorena sariketa antolatu du. Bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da honako hau. 12 bertsolarik hartuko dute parte, bi kanporaketetan banatuta:

 GAUR
 Larresoroko Kirol salan, 19:30etan
  Aimar Karrika
  Maddi Ane Txoperena
  Ximun Cazaubon
  Bixente Hirigarai
  Ane Labaka
  Eneritz Arzallus
   Gaiak Maindi Muruak jarriko ditu

 MARTXOAREN 27a, LARUNBATA
 Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30etan
  Itxaso Paia
  Txomin Elosegi
  Maiana Irigoien
  Imanol Uria
  Izar Mendiguren
  Ander Solozabal
   Maindi Muruak aurkeztuko du saioa

 Finalean ere 6 bertsolari ariko dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da, eta gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute. Azkeneko saioa APIRILAREN 10ean izango da, Muskildiko Posonpesenean, iluntzeko 19:30etan. Joanes Etxebarriak jarriko ditu gaiak.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran