BBK sariketa 2010-03-09

Bigarren kanporaketa jokatuko da gaur

Durangon izango da saioa, institutuan, eguerdiko 12etan. Durangaldea eta Bilboaldea neurtuko dira bertan.
 Joan zen astean hasi zen BBK sariketa, Igorren. Busturialdea nagusitu zen lehenengo kanporaketan.

 Gaur jokatuko da bigarren kanporaketa, Durangoko Institutuan, eguerdiko 12etan. Durangaldea eta Bilboaldea neurtuko dira gaurkoan.

 BBK sariketa Bizkaiko bertsolari gazteei zuzenduta egoten da. Eskualde bakoitzetik talde bat ateratzen da, sei lagunekoa. Hiru 18 urte artekoak eta beste hiru 19 eta 24 urte artekoak.

 Behin gaurko kanporaketa jokatuta, honako saio hauek izango dira:

 BIHAR
 Markinako Lea-Artibai ikastetxean, 11:30etan
  Lea Artibai-Enkarterri

FINALAURREKOAK:

 MARTXOAREN 16a, ASTEARTEA
 Derioko Txorierri Institutuan, goizeko 11:30etan
  Ipar Uribe-Busturialdea

 MARTXOAREN 17a, ASTEAZKENA
 Zallako Kultur Etxean, 10:30etan
  Martxoaren 9 eta 10eko irabazleak

 FINALA Martxoaren 26an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 19etan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»