BBK sariketa 2010-03-10

Hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur

Markinako Lea-Artibai ikastetxean Lea Artibai eta Enkarterriak ariko dira kantuan, goizeko 11:30etan. Gaurko saioarekin bukatuko da lehenengo fasea.
 Aurrera doa BBK sariketa. Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da honako hau. Guztira 7 talde ari dira parte hartzen. Talde bakoitza 6 kidez dago osatua: 3 18 urtetik beherakoak eta beste 3 19 eta 24 urte artekoak. Aurtengoa 18. edizioa da.

 Gaur 3. eta azken kanporaketa jokatuko da, Markinako Lea-Artibai ikastetxean, goizeko 11:30etan hasita. Lea Artibai eta Enkarterriak lehiatuko dira bertan.

 Behin gaurko kanporaketa jokatuta, finalaurrekoetan sartuko da sariketa. Honako saio hauek izango dira:


 MARTXOAREN 16a, ASTEARTEA
 Derioko Txorierri Institutuan, goizeko 11:30etan
  Ipar Uribe-Busturialdea

 MARTXOAREN 17a, ASTEAZKENA
 Zallako Kultur Etxean, 10:30etan
  Martxoaren 9 eta 10eko irabazleak

 FINALA Martxoaren 26an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 19etan. 

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena