DF Bertsozale Eskola 2010-03-11

Bigarren eskola izango da gaur

Unai Elizasu eta Maite Berriozabal gai-jartzaileak ariko dira hizketan. Txapelketa Nagusia beren ikuspegitik landuko dute.
 Durangon DF Bertsozale Eskola egiten ari dira aste hauetan. Bertsolaritzaz gehiago jakin nahi duten bertsozaleei zuzenduta 4 saio egingo dituzte aurten. Lehenengoa joan zen astean eskaini zuen Andoni Egañak. Gaur izango da bigarrena. Bertan, Maite Berriozabal eta Unai Elizasu izango dira hizlari. Azkeneko Txapelketa Nagusian gai-jartzaile taldean aritu ziren biak, eta beraien ikuspegitik landuko dute Txapelketa. Esko iluntzeko 20etan hasiko da, Durangoko Plateruena antzokian.

 Gaurkoaren ondoren, beste bi saio egino dituzte:

 MARTXOAREN 17a, ASTEAZKENA
 20etan Durangoko Plateruenan
  Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea jardungo dira. "Gara" eta "Berria"n beraiek aritu dira bertso-kritikari moduan. Azkeneko txapelketak bertsogintzari egindako ekarpena zein izan den aztertuko dute.

 MARTXOAREN 24a, ASTEAZKENA
 20etan Durangoko Plateruenan
  Eider Rodrigez idazlea eta Asier Altuna zinegilea. Biak bertsozaleak dira eta bertsogintzaz eta txapelketaz hitz egingo dute.

 Joaterik ez duzuenok zuzenean jarraitu ahal izango dituzue hitzaldiak hemen klik eginda.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu