Legazpiko Arrano tabernan izango da saioa, gaueko 23etan. "OK Berria", Trikitilariak" eta "Atagoiti" ariko dira kantuan.
Aurrera doa Zumarraga-Urretxuko taldekako txapelketa. Gaur laugarren kanporaketa jokatuko da, Legazpiko Arrano tabernan, gaueko 23etan hasita. Nekane Gonzalezen gaiei honako bertsolari hauek erantzungo diete:
"OK Berria": Joseba Barandiaran, Igor Iñurritegi eta Eneko Iriondo
"Trikitilariak": Aitor Zabaleta, Eugenio Gisasola eta Iñaki Larrañaga
"Atagoiti": Gorka Maiz, Beñat Maiz eta Julen Agirreburualde
Bihar bosgarren eta azken kanporaketa jokatuko da, Aldirin, goizeko 11tan.
Une honetan honela dago sailkapena:
1.- "Potato" (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta): 188,5 puntu
2.- "Oilarrak" (Asier Sasieta, Itziar Etxezarreta eta Gorka Azkarate ): 181,5 puntu
3.- "Motxorro" (Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo): 181,05 puntu
4.- "Non dago Eli" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Asier Auzmendi): 178,85 puntu
5.- "Edurnezuri eta bi ipotxak" (Maialen Akizu, Edurne Plazaola eta Amaia Iturriotz) 177,5 puntu
6.- "Potto eta bere koadrila" (Aratz Igartzabal "Potto", Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena): 172,75 puntu
3.- "Haundi-maundi jaleak" (Jorge "Pitu" Andueza, Ander Gabirondo "Kaxero" eta Andoni Jaka): 167,6 puntu
8.- "Beteranoak" (Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Iker Otegi): 166,5 puntu
9.- "Gu ta Gutarrak" (Itziar Pildain, Gaizka Oiartzabal "Pitillo" eta Aitor Otegi): 164 puntu