Neguko Bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira 2010-03-12

Saioa izango da gaur Beasainen

Usurbe Antzokian, gaueko 22etan hasita, Endika Igartzabal, Ainhoa Mujika, Jokin Sorozabal, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Estiballes jardungo dira kantari.
 Gaur banatuko dira Neguko Bertso-paper lehiaketako sariak, Beasainen. Horretarako, bertso-saio bat egingo dute. Gaueko 22etan hasiko da saioa, Usurbe Antzokian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Endika Igartzabal
 Ainhoa Mujika
 Jokin Sorozabal
 Jexux Mari Irazu
 Beñat Gaztelumendi
 Arkaitz Estiballes