Kultura eta Hezkuntza Batzordearen eskariz 2008-04-18

Elkarteak EAEko Legebiltzarrean aurkeztu du proiekua eta oso harrera ona izan du

Onintza Lasa, Isabel Celaa, Itziar Basterrika, Arantza Aurrekoetxea, Karmelo Barrio, Antton Karrera zeuden batzordean, besteak beste

Bertsozale Elkarteak Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordean aurkeztu du bere proiektua aste honetan. Aurkezpena Batzordearen eskariz etorri da, Bertsozale Elkartearen jardunak Batzorde horretan berri emateko beste pisu eta garrantzia zuelako. Iñaki Murua lehendakaria, Aritz Zerain koordinatzailea, Arantza Mariskal Xenpelarreko burua eta Itziar Eizagirre Transmisio eragilea izan ziren proiektuaren berri ematen, eta 45 minutu pasako aurkezpena egin zuten. Entzuten berriz, alderdietako ordezkariak. Besteak beste,  Onintza Lasa (EA eta Batzordeko lehendakaria), Isabel Celaa (PSE-EE), Itziar Basterrika (EHAK),  Luke Uribetxebrria (EAJ), Carmelo Barrio (PP) eta Antton Karrera (EB).

Transmisioa eta gizarte-baloreak
Iñaki Murua lehendakariak bertsolaritzaren historia laburra azaldu zien aurkezpenaren hasieran, azterketa soziologikoen datuak eman, eta Elkartearen proiektuan zentratu zen gero. Helburuak, egitasmoak, sailak, herrialdeak... Aurkezpenean transmisioak pisu berezia izan zuen eta zentzu horretan bertsoalaritza lantzerakoan jorratzen diren gizarte-baloreek  eta ikuspegi integratzaileak izan zuten estimaziorik gehiena batzordekideen artean, Aritz Zerain koordinatzailearen hitzetan. Osotasunean ere, Elkartearen proiektuak interes handia piztu zuen Batzordean eta batzordekideek ahobatez zoriondu zuten Bertsozale Elkartea egin duen eta egiten ari den lanagatik.

Ate berriak ireki litzakeen bidea
Berez, aste honetakoa Elkartearen proiektuaren aurkezpena izan da, berri ematea. Baina, era berean, inoiz  EAE-ko ordezkaritza instituzioanal zabalena eta garrantzitsuena izan duena aurkezpena ere izan da. Aritz Zerain Elkarteko koordinatzailearen ustez aste honetakoa lankidetza ate berriak zabaltzeko pauso bat gehiago izan liteke, batez ere Hezkuntza departamenduarekin, orain artean Elkarteak Hizkuntza Politikarako Sailburu Ordetzarekin baitu hitzarmena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu