Neguko Bertsopaper Lehiaketa 2010-03-14

Alaia Martin, Amaia Iturrioz eta Eneritz Eizmendi nagusitu dira

Gemma Urteagak jaso du goierritar onenaren saria. Ostiralean izan zen sari-banaketa, Beasaingo Usurbe aretoan, bertso jaialdiaren ondoren.
 Ostiralean banatu ziren Neguko Bertsopaper Lehiaketako sariak Beasainen, Usurbe aretoan. A mailan, 18 urtera artekoetan, bi irabazle izan ziren: Amaia Iturrioz "Larunbaten lausoa" lanarengatik eta Eneritz Eizmendi "Bizi nahi eta ezin" sortarengatik. Gainera, Gemma Urteagak goierritar onenaren saria jaso zuen "Betiko zirudiena desagerturik" lanari esker.

 B mailan, 18 urtetik gorakoetan, alegia, Alaia Martin oiartzuarra izan zen saritua, "Nota bat" sortarekin.

 Sari-banaketaren aurretik bertso-jaialdia egin zuten Beasainen. Arkaitz Estiballes, Jokin Sorozabal, Endika Igartzabal, Ainhoa Mujika, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu jardun ziren kantuan. Iñaki Apalategik jarri zizkien gaiak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu