DF Bertsozale Eskola 2010-03-17

Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea gaur hizlari

Durangoko Plateruenan izango da gaurko saioa, iluntzeko 20etan. Azkeneko txapelketak bertsogintzari zein ekarpen egin dion aztertuko dute.
 Azkeneko txanpan sartu da DF Bertsozale Eskola. Gaur Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea ariko dira hizlari moduan. "Gara"n eta "Berria"n beraiek aritu dira bertso-kritikari moduan, eta azkeneko txapelketak bertsogintzari egindako ekarpena zein izan den aztertuko dute. Saioa iluntzeko 20etan hasiko da Plateruenan. Nahi izanez gero zuzenean jarraitu ahal izango duzue hemen klik eginez.

 Azkeneko saioa datorren asteazkenean izango da, gaurko ordu eta leku berean. Datorren astean Eider Rodrigez idazlea eta Asier Altuna zinegilea ariko dira. Biak bertsozaleak dira eta bertsogintzaz eta txapelketaz hitz egingo dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu