2010-2011 ikasturteari aurre egiteko 2010-05-04

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea irakasleen poltsa osatzen ari da

Curriculum vitae-a maiatzaren 21erako bidali beharko da. Lizentziatura edo diplomatura edukitzea eskatzen da.
 Jada bukatzen ari da 2009-2010 ikasturtea eta hurrengoari begira jarri da Gipuzkoako Bertsozale Elkartea. Datorren ikasturterako irakasleen poltsa osatzen hasi dira, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan eta jarduera osagarrietan izango diren beharrei aurre egiteko.

 Aurkezten denak baldintza bat bete beharko du: lizentziatura edo diplomatura bat edukitzea. Dena den, honako titulu eta esperientziak ere kontutan hartuko dira:

 -Bertsolaritzarekin duen harremana
 -Irakaskuntzan duen esperientzia
 -Irakaskuntzari lotutako tituluak
 -Koordinazio eta antolaketa lanetarako gaitasuna eta esperientzia

 Interesa duenak curriculum vitae bat bidali beharko du Gipuzkoako Bertsozale Elkartera. Honako hau da helbidea: Larramendi kalea, 7-behea 20400 Tolosa. Dena den, nahi izanez gero e-mailez ere egin daiteke (gipuzkoa@bertsozale.com). Curriculumak bidaltzeko epea maiatzaren 21ean itxiko da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbaki honetara: 943 670575.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu