Leioako Campuseko saioa ere eskeiniko dute 2010-05-06

Bertso Dinner-a emango du Hitzetik Hortzerak

Zuri-beltzekoan Lazkao Txikik Elgoibarren haurraren negarrari kantatutako bertsoak izango dira entzungai. Zapping-ean, berriz, Joxean Ormazabal omenduko dute, bertsolaritzari egindako ekarpenak aitortzeko.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETBn. Astero bezala, 2 aldiz emango dute. ETB3an ostegunean egongo da ikusgai, gaueko 22etan. ETB1en ostiralean emango dute lehendabizi, arratsaldeko 18:15etan.

 Azken asteotan lehiaketa bat egiten aritu dira, Belfasteko Bertso Dinner-era nor joango zen erabakitzeko. Joan zen larunbatean izan zen afaria, Belfasteko Euskal Etxean, eta han izan ziren Hitzetik Hortzerako kamarak. Giro beroa izan omen zen, 114 entzulerekin. Irlandatik, Euskal Herritik eta Eskoziatik hurbildu omen ziren entzuleak. Lehenik triki-bertso poteoa egin omen zuten Madden`s Bar-etik abiatuta, eta ondoren egin zuten afaria. Afaldu ondoren Kelly`s Cellar-era joan omen ziren.

 Beste saio bat ere emango dute aste honetan. Orain dela aste batzuk Leioan bertso saioa egin zuten honako bertsolari hauek:

 Andoni Egaña
 Maialen Lujanbio
 Xabi Paya
 Beñat Gaztelumendi
 Amets Arzallus

 Gaiak jartzen Joxerra Garzia aritu zen.

 Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki izango da protagonista. Elgoibarren haurraren negarrari kantatu zizkion bertsoak eskainiko dituzte. Zapping-a Joxean Ormazabal zegamarrari eskainiko diote, omenaldi gisa. Bertsolaritzari eta, oro har, literaturari eta ahozkotasunari egindako ekarpena aitortu nahi diote.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa