Aurtengoa 9. edizioa izango da 2010-05-07

Bertso-Kritika egingo dute gaur Errenterian

Iluntzeko 19etan Joxerra Gartziak "Bertsoa eta Komunikazioa" hitzaldia emango du Xenpelar Etxean. Gaueko 23etan, berriz, bertso-saioa egingo dute Arkaitza tabernan Arkaitz Oiartzabal, Joxe Munduate, Arkaitz Estiballes eta Haritz Casabalek.
 9. urtez "Bertso-Kritika" jardunaldia antolatu dute Errenterian. Urtero bezala, hitzaldiarekin emango diote hasiera hitzaldiari. Iluntzeko 19etan izango da, Xenpelar Etxean, "Bertsoa eta Komunikazioa" izenburuarekin. Joxerra Gartzia ariko da hizlari lanetan. Aurreko urteetan Maialen Lujanbio, Karlos Aizpurua, Xabier Amuriza eta Jon Martin jardun izan dira.

 Ondoren, gaueko 23etan, Arkaitza tabernan egingo dute bertso-saioa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Haritz Casabal
 Arkaitz Estiballes
 Joxe Munduate

 Gai-jartzaile lanak Kepa Isasik beteko ditu.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu