"Plazatik Gaztetxera" sariketa 2010-05-10

Beñat Iguaran sailkatu da finalera

Asier Azpirozekin jokatu zuen buruz burukoa. Atzetik gelditu ziren Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal, Maddi Gallastegi eta Irati Erkizia.
 Joan zen ostiralean hasi zen "Plazatik Gaztetxera" sariketa. Debako Gaztetxean jokatu zen lehendabiziko saioa. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Beñat Iguaran
 Asier Azpiroz
 Hodei Iruretagoiena
 Ander Solozabal
 Maddi Gallastegi
 Irati Erkizia

 Saio puntuagarriaren ondoren, epaileek Beñat Iguaran zeukaten lehenengo postuan. Publikoak, ordea, Asier Azpiroz aukeratu zuen. Gauzak honela, bien artean buruz burukoa jokatu zuten. Beñat Iguaran izan zen nagusi azkenean. Beraz, zuzenean sailkatu da ekainaren 5ean Mutrikun jokatuko den finalerako. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.

 Hurrengo kanporaketak Soraluze, Mendaro eta Elgoibarko gaztetxeetan jokatuko dira, maiatzaren 14, 21 eta 28an hurrenez hurren. Afaria 20:30etan izango da eta saioa 22:30etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu