Arratiako Txapelketa 2010-05-10

Eñaut Intxaurraga txapeldun

Bere atzetik gelditu dira Iñaki Iturriotz, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio. 100 lagun inguru elkartu dira Zeanurin. Laugarrenez jantzi du txapela Eñaut Intxaurragak.
 Atzo hasi ziren Bizkaiko Eskualdetako Txapelketak. Arratiako finala jokatu zen Zeanuriko Kultur Etxean, 100 lagunen aurrean. Azkenean, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Eñaut Intxaurraga  393 puntu (buruz burukoa kontatuta)
 2.- Iñaki Iturriotz    393 puntu (buruz burukoa kontatuta)
 3.- Irati Astondoa     209 puntu
 4.- Illart Gumuzio     178 puntu

 Juanjo Resoaldiza aritu zen gaiak jartzen. Aurtengoa laugarren txapela da Eñaut Intxaurragarentzat eta Ibon Iza bertsolariak jantzi dio. Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko zuzeneko txartela lortu du honenbestez. Gainerakoek beste eskualdeetako puntuazioen zain geratu beharko dute.

 Oraindik ere honako saio hauek falta dira Eskualdeetako Txapelketak bukatzeko:

- Maiatzak 16: LEA ARTIBAIKO FINALA Berritxuko Saizarren pabelloian.
- Maiatzak 22: URIBE BUTROE FINALA Derioko Gurea aretoan.etoan.
- Maiatzak 23: BILBOALDEKO FINALA Arrigorriagako Lonbo Aretoan.
- Maiatzak 29: DURANGALDEKO FINALA Berrizko Frontoian. n pabelloian.
- Ekainak 5: ENKARTERRIETAKO FINALA, Zierbenako frontoian.
- Ekainak 12: URIBE KOSTAKO FINALA, Algortako Villamonteko kultur etxean.
- Ekainak 13: BUSTURIALDEAKO FINALA Bermeoko Antzokian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu