Azken Portuko II Literatura Astearen Barruan 2010-05-11

Maialen Lujanbiok hitzaldia emango du gaur

"Bertsoaren lantegia" izango da gaurko hitzaldiaren izenburua eta Azken Portun bertan emango du, Kristau Biltoki Zaharrean, iluntzeko 20etan.
 Azken Portuko Literatura Astea ospatzen ari dira egun hauetan Zarautzen. Atzo Anari Alberdik "Abestien gainean eta azpian" izeneko hitzaldi akustikoa eman zuen. Gaur Maialen Lujanbioren txanda izango da. "Bertsoaren lantegia" izango da hitzaldiaren izenburua. Azken Portun izango da ekitaldia, Kristau Biltoki Zaharrean, iluntzeko 20etan hasita.

 Gaurkoa ez da aste honetako azkeneko hitzaldia izango. Bihar Andu Lertxundi ariko da "hitza irudi bihurtu zen: zineman izan dudan esperientzia" izeneko hitzaldia ematen. Etzi, azkenik, Ander Lipusen txanda izango da eta "pertsonatik pertsonaiara" da bere hitzaldiaren izenburua.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu