"Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa" 2010-05-12

Matrikulatzeko epea zabaldu dute

UEU eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen artean antolatutako ikastaroa da. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean izango dira jardunaldiak. Andoni Egaña, Xabi Paya, Jon Maia, Ander Lipus eta Joxerra Garzia izango dira hizlari.
 Aurten ere Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dute. Honakoa da aurtengoaren izenburua: "Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa". Ikastaroa ekainaren 30 eta uztailaren 2aren artean izango bada ere, jada zabalduta dago matrikulatzeko epea. Nahi izanez gero, internetez matrikulatzeko aukera dago, orri honetan sartuta. Matrikulatzeko azkeneko eguna ekainaren 20a izango da.

 Ikastaroaren helburua "jendaurreko sormenaren alderi komunikatibo zenbaiten kontzientzia hartzea eta perfekzionatzea" da. Hauek dira horretarako prestatu dituzten jardunaldiak:

 EKAINAREN 30a, ASTEAZKENA
 Ideiak eta diskurtsoak sortzen
  9:00-11:00 Andoni Egaña: Ipuingintza, zutabegintza eta bertsotan gai bati bakarka kantatzea. Zer dute komunean? Zertan lagun dezake baten teknikak bestean?
  11:30-13:30 Xabi Paia: Nola landu irudimena? Ideien iturriez eta originalitateaz: almazena eta sorkuntza
  14:00 Bazkaria
  16:00-18:00 Ateliera: Andoni Egañak eta Xabi Paiak proposatutako ariketa praktikoak

 UZTAILAREN 1a, OSTEGUNA
 Komunikazio paratestualaz
  9:00-11:00 Jon Maia: Kantatzetik kantatzera. testuaren interpretazioa kanta eran. Doinuaren, erritmoaren eta bolumenaren kudeaketa
  11:30-13:30 Ander Lipus: Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena
  14:00 Bazkaria
  16:00-18:00 Jon Maiak eta Ander Lipusek proposatutako ariketa praktikoak

 UZTAILAREN 2a, OSTIRALA
 Jende aurrerako taktikak eta estrategiak
  9:00-11:00 Joxerra Garzia: Jende aurrean nola komunikatu hobeto. Taktikak eta estrategiak
  11:30-13:30 Joxerra Garzia: Jende aurrean nola komunikatu hobeto. ariketa praktikoak
  14:00-18:00 Bertso bazkari esperimentala: Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi, Martin Aramendik jarritako gaiekin.. Ikastaroan zehar ikusi eta landutakoaren araberako ariketak egingo dituzte bertsolariek, gai-emaileak proposatuta

 Ikastaroa ahozko eta idatzizko testu-sorkuntzan hobeto komunikatzen ikasi nahi duen edonori dago zuzendua. Hala, ikastaroak parte teorikoa eta praktikoa izango ditu.

 Matrikularen prezio orokorra 163 eurokoa da. Ikasle, langabe eta erretiratuek 138 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkideek, berriz, 122 euro. Hala ere, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bere bazkideei matrikularen %30eko diru-laguntza emango die. Gainera, bestelako laguntzak ere izango dira. Interesik izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri