Eskolarteko Txapelketak 2010-05-12

Gaur ere Nafarroan eta Bizkaian izango dira kanporaketak

Elizondon idatziz eta bat-batean ariko dira kiroldegian. Getxon, Algortako San Nikolas ikastolan, idatzizko kanporaketa egingo dute.
 Bete-betean daude Eskolarteko Txapelketak hainbat herrialdetan. Bizkaian idatzizko kanporaketa jokatuko dute gaur, Getxon, Algortako San Nikolas ikastolan. Gaurko kanporaketa da azkenekoa, eta ondoren finala iritsiko da. Maiatzaren 14an izango da hori, ostiralez, Gernikan, Seber Altube ikastolan.

 Nafarroako Eskolarteko Txapelketak ere zita izango du gaur. Elizondon izango da, Kiroldegian. Lehenik, goizeko 10:30etan hasita idatziz ariko dira gaztetxoak. Ondoren, 14 urte artekoek bat-bateko kanporaketa jokatuko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu