Iparralde Gizarte Etxeko Liburutegian, iluntzeko 19:30etan 2010-05-13
Bertso-saioa izango da gaur Gasteizen
Andoni Egaña eta Izar Mendiguren jardungo dira kantuan, Julen Zulaika aurkezle dutela. Gaiak Gasteizko bertso-eskolak jarriko ditu.
Bertso-saioa izango da gaur Gasteize, Iparralde Gizarte Etxeko Liburutegian. Andoni Egaña eta Izar Mendiguren ariko dira bertsotan iluntzeko 19:30etatik aurrera. Julen Zulaikak aurkeztuko du saioa eta Gasteizko bertso-eskolak jarriko ditu gaiak.