Eskolarteko Txapelketak 2010-05-14

Gipuzkoan eta Bizkaian saioak izango dira gaur

Bizkaian idatzizko finala eta sari banaketa egingo dira Gernika-Lumon. Gipuzkoan, Arrasaten, kanporaketa jokatuko da.
Aurrera doaz Eskolarteko Txapelketan. Bizkaian, jada jokatu dituzte idatzizko kanporaketa guztiak eta gaur finala egingo dute, Gernika-Lumon, Seber Altube ikastolan. Arratsaldeko 15etan hasiko dira lanean eta Kultur Etxean jasoko dituzte sariak, 17:30etan.

 Gipuzkoan ere kanporaketa jokatuko dute gaur, hirugarrena. Arrasaten izango da, Gaztelupe ikastolan. Arratsaldeko 15etan idatzizko kanporaketa izango da. 16etan, berriz, bat-bateko kanporaketa jokatuko dute 14 urtetik beherakoek. 3 talde ariko dira gaurkoan:

 -Ikasberri A: Malen Astigarraga, Jon Ander Iriondo, Xuban Arrizabalaga eta Joritz Galarrga
 -Ikasberri B: Imanol Zubimendi, Jon Odriozola, Aitzol Galarraga eta Ekain Esnal
 -Urretxu-ZUmarraga A: Joseba Salegi, Jon Etxezarreta, Asier Hernandez eta Julen Azpeitia
 
 Ondoren 15 eta 18 urte bitartekoak ariko dira, banaka. Honako bertsolari hauek hartuko dute parte gaur:

 -Eñaut Martikorena (Hernani)
 -Elixabet Pagola (Hernani)
 -Amaia Iturriotz (Urretxu)
 -Jon Irizar (Oñati)
 -Beñat Torres (Urretxu)
 -Mikel Iturriotz (Urretxu)

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu