Lazkao Txikik baserriari kantatuak ere entzungai iango dira 2010-05-15

Osinalde Sariko finala eta Basauriko saioa emango ditu Hitza Jolasek

Aste honetan Julen Agirrek eta Odei Lopezek osatuko dituzte Bederatzikoak. Igandeko saioan Zegamatik Aizkorrira korrika ariko dira bertsolariak.
 Astero bezala Hitza Jolas saioa izango da entzungai Euskadi Irratian. Larunbat eta igandeetan izaten da programa, eguerdiko 14etatik 15etara. Xabier Sukia oriotarra da aurkezle.

 Asteburu honetan ere bi saio izango dira. Larunbatean Osinalde Sariko finalak beteko du tarterik handiena. Mikel Artola alegiarra nagusitu zen; Endika Igartzabalek lortu zuen publikoaren saria eta Odei Iruretagoienak bertsorik onenarena. Beraiekin batera aritu ziren Ainhoa Mujika, Odei Barroso eta Julen Agirre.

 Horrez gain, Lazkao Txikik baserriari kantatutako bertsoak ere emango dituzte, San Isidro eguna denez. Azkenik, Julen Agirrek osatuko du Bederatzikoa.

 Igandeko saioan Basauriko bertsoaldi onenak emango dituzte. Gainera, Zegamatik Aizkorrira korrika ariko dira bertsolariak. Bederatzikoa, berriz, Odei Lopezek osatuko du.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu