Hainbat saio egingo dira 2010-05-15

Baserritarren eguna da gaur

Irunen, Villabonan, Hondarribian, Astigarragan, Amezketan eta Usurbilen izango dira saioak.
 San Isidro eguna da gaurkoa, Baserritarren eguna. Aitzakia horrekin, hainbat saio egingo dira.

 Irunen San Marzial auzoan izango da saioa eta Mikel Mendizabal behintzat han aritzekoa da.

 Villabonan, Amasa auzoan, Jon Lopategi eta Anjel Larrañaga jardungo dira kantari egun osoan zehar.

 Hondarribian, berriz, Guadalupeko karpan, Beñat Lizasok eta Aitor Mendiluzek kantatuko dute egun osoan zehar.

 Astigarragan ere egun osoan ariko dira bertsolariak. Kasu honetan Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok kantatuko dute.

 Amezketan bertso-poteoa egingo dute arratsaldeko 19etan hasita. Bixente Gorostidi eta Julio Sotok kantatuko dute.

 Azkenik, Usurbilen Ainhoa Agirreazaldegi eta Unai Muñoa ariko dira egun osoan zehar.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu