Bizkaiko Eskualdetako txapelketak 2010-05-17

Joseba Artza Lea Aribaiko txapeldun

Joseba Artza irabazi zuen atzo Lea Artibaiko txapela, eta Gorka Ostolaza gelditu zen bigarren. Joseba Artzak Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko txartela lortu du, beraz, Eñaut Intxaurragarekin batean.

Joseba Artzak irabazi zuen atzo Lea Artibaiko txapela eta Gorka Ostolaza gelditu zen bigarren 15 puntura. Biek jokatu zuten azken buruz-burukoa. Joseba Artza eta Gorka Ostolazarekin batean, Eneko Arrate, Xabat Galletebeitia, Lander Ibarluzea eta Aitor Arrizubieta aritu ziren kantari, Berriatuko Saizarren pabiloian, Idoia Aldekoaren esanera. 160 lagun bildu ziren saioan eta Juan Mugartegi bertsolariak eman zuen txapela.

Lanak egin da, puntuazioa honakoa izan zen: (Bigarren sailkatuaren buruz buruko puntuak ez dira kontatzen sailkapenerako)
1 Joseba Artza             407
2 Gorka Ostolaza        243,5
3 Eneko Arrate             231,5
4 Xabat Galletebeitia  231,5
5 Lander Ibarluzea     231
6 Aitor Arrizubieta        206,5

Aurreko asteburuan Eñaut Intxaurragak irabazi zuen Arratiako txapelketa.

Datorren larunbatean Uribe Butroeko finala jokatuko da, Derioko Gurea aretoan.

Hurrengo finalak
- Maiatzak 22: URIBE BUTROE FINALA Derioko Gurea aretoan.etoan.
- Maiatzak 23: BILBOALDEKO FINALA Arrigorriagako Lonbo Aretoan.
- Maiatzak 29: DURANGALDEKO FINALA Berrizko Frontoian. n pabelloian.
- Ekainak 5: ENKARTERRIETAKO FINALA, Zierbenako frontoian.
- Ekainak 12: URIBE KOSTAKO FINALA, Algortako Villamonteko kultur etxean.
- Ekainak 13: BUSTURIALDEAKO FINALA Bermeoko Antzokian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu