Bertsolari Gaztetxuen egunean banatu ziren sariak 2010-05-16

Fermin Reicnicke, Ander Otegi eta Aitziber Pulido irabazle Balendin Txiki bertsopaper lehiaketan.

Maiatzaren 14an eman genituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan. Fermin Reicnicke, Ander Otegi eta Aitziber Pulido izan ziren irabazle.

 Maiatzaren 14an banatu ziren  Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan. Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso batekin erantzun behar zioten: Nola azalduko zenioke kanpotar bati nolakoa den Getxo? Ikasleek oso ondo isladatu dute zer den Getxo: pasiatzeko aukera, herriko hondartza desberdinak, Portu Zaharra, Zubi Eskegia, pintxoak,… Gure herriko gida turistiko ezin hobeak izan dira.
 
Eskola bakoitzetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari eman ditugu. Saridunak honakoak izan dira:

Zabala
Nagore Gamboa eta Amaia Saitua
 
Romo
Patricia Camba eta Ane Pérez
 
Gobela
Idoia Otxoa de Alda eta Leire Angulo
 
Zubileta
Gorka Camuñas eta Iratxe Cea
 
San Nikolas
Leire Benito del Valle eta Nerea Losada
 
Andra Mari
Irati Otalora eta Oier Peña
 
Geroa
Aritz Landeta eta Beñat Etxebarria
 

Orokorra
1. Fermin Reicnicke (San Nikolas Ikastola)
2. Ander Otegi (Romo LHI)
3. Aitziber Pulido (Zubileta LHI)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu