Bi urte bete ditu 2010-05-17
www.gaijartzailea.com guneak, bi urte eginak ditu iada, eta orain
arpegi, itxura eta funtzio berriekin. Gaijartzailetza lanean oinarritutako web gunea da, bertan gaiak biltzen dira eta lagungarriak izan daitezken zenbait funtzio;
bertsonal trainer adibidez. Bertsonal trainer atal berrituan, egiturak
modu automatikoan egiteko aukerak ematen ditu, oso modu errezean.
Bestetik, datu base batean oinarritutako web gunea da eta honek,
bilaketa sistema baten bidez, gai danak modu egokian bilatzeko modua
dago. Adibidez, bertsolari batek ze gairi erantzun izan dion jakiteko
aukera, txapelketa batean izan diren puntuen erantzunak ikusteko
aukera... aukera ezberdinak ematen ditu eta nahi den hori bilatzeko
modua ematen du.
Bestetik, aldi oro berritua izango den gunea izatea da helburu.
"eguneroko gaia" atalean, ia egunero gai berri bat jarriko da...
Bertsolarientzako, bertso eskolentzako tresna baliagarria izateaz
gain, gaijartzaile denentzako baliagarria izango den tresna da. Web
guneari esker, jakin ahal izango delako gairen bat errepikatua den,
herri batean zein gai jarri izan diren... eta nola ez, inoiz gairik
jarri ez duenak, www.gaijartzailea.com gunean badu lagungarri izango
duen tresna bat!
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28