Soraluzeko kanporaketa irabazita 2010-05-18

Ander Lizarralde ere Plazatik Gaztetxerako finalera

Ander Lizarralde ere Plazatik Gaztetxerako finalera
Ander Lizarraldek irabazi zuen Soraluzen Plazatik Gaztetxerako kanporaketa eta bera ere finalean izango da Beñat Iguaranekin batean. Bigarren Aitor Urbieta gelditu zen. Datorren ostiralean izango da hirugarren kanporaketa Mendaroko gaztetxean.

Pasa den ostiralean eman jokatu zen  IX. Plazatik Gaztetxera txapelketaren bigarren kanporaketa Soraluzeko Gaztetxean. Bertan afaria egin eta gero Gaztetxea leporaino beteta zela (70-80 lagun), ekin zioten bertsolariek lanari.
Gaztetxeko kide den Unai Soraluze gai jartzailea hizketan hasi orduko berotu zen giroa Soraluzeko Gaztetxean. Unairen aurkezteko eta gai jartzeko modu natural eta sanoa asko eskertu zuen bertan batu zen ikuslegoak eta etengabe eskertu zioten saio osoan jarrera hori. 
Bertsolariak lehen agurra kantatzen hasterako ikuslegoa bero-bero zegoen eta bazter guztietan nabari zen bertso gosea. Hori ikusita, hasieratik ekin zioten bertsolariek umore eta txispa onarekin eta saio guztian zehar maila eta giro bikaina mantendu zuten.
Ander Lizarralde koska bat gorago aritu zen saio osoan zehar, batez ere kopletan eta bakarkako lanean, baina beste bost lagunak ere ez ziren atzera gelditu. Irudimen handiko saioa izan zen hasieratik amaierara arte. Ikuslegoak etengabe eskertu zuen bertsolarien jarduna txalo zaparrada eta animo berbak botata.
Epamahaiak eta ikuslegoak bat egin zuten ebazpenean eta ez zen buruz burukorik jokatu beharrik izan. Ander Lizarralde aukeratu zuten bi aldeek eta berak  eraman zituen epamahiaren eta publikoaren sariak.
 Sariak ere bereziak izan ziren Soraluzen eta eman zuen zer esana. Gaztetxekoek kareta bana prestatu zuten bertsolari bakoitzarentzat eta horixe jantzita kantatu zuten bertsolariek azken agurra. Agurraren ostean, ikuslegoak hala eskatuta puntukako saio bat egin zuten karetak jantzita zituztela .
Urtero izaten da giro ona Soraluzen baina aurtengoak maila denak gainditu ditu. Bertsolariek eta ikuslegoak bat egin zuten giro magikoa sortu zen.

Azken sailkapena (Soraluze):
• Ander Lizarralde             214 (finalera zuzenean sailkatuta)
• Aitor Urbieta                  189
• Ander Elortegi              186,5
• Ekhi Erremundegi          186,5
• Patxi Iriart                     180
• Eneko Beretxinaga           178

Hurrengo saioa datorren ostiralean, Maiatzak 21, Mendaroko Gaztetxean izango da. Afaria 20.30etan eta saioa 22.30etan. Hauek dira bertan parte hartuko duten bertsolariak:

• Eneritz Artetxe
• Olatz Ibarluzea
• Julen Sololuze
• Peru Vidal
• Hodei Barroso
• Ekaitz Samaniego

SAILKAPEN OROKORRA
• Ander Lizarralde             214 (finalera zuzenean sailkatuta)
• Beñat Iguaran                207 (finalera zuzenean sailkatuta)
• Asier Azpiroz                   198
• Hodei Iruretagoiena       193
• Ander Solozabal          190,5
• Aitor Urnieta                   189
• Ander Elortegi               186,5
• Ekhi Erremundegi          186,5
• Patxi Iriart                         180
• Eneko Beretxinaga           178
• Maddi Gallastegi          173
• Irati Erkizia                     171

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri