Bizkaiko Eskualdetako txapelketak 2010-05-24

Milek Goiriena Uribe-Butroeko lehen txapelduna eta Oihana Bartra Bilboaldekoa, laugarrenez

Milek Goiriena Uribe-Butroeko lehen txapelduna eta Oihana Bartra Bilboaldekoa, laugarrenez
Bizkaiko Eskualdetako bi final jokatu dira asteburuan, Uribe-Butroe eta Bilboaldekoa. Uribe-Butroekoa lehen finala zen, orain arte Uribe-Kostaren barruan baitzegoen. Mikel Goiriena izan da txapelduna, Olatz Ibarluzearen aurretik 15 puntu kenduta.. Bilboaldean, berriz, Oihana Bartrak laugarrenez irabazi du txapela, eta Peio Ormazabal gaztea gelditu da bigarren, 53 puntura

Bizkaiko Eskualdetako bi final jokatu dira asteburuan, Uribe-Butroe eta Bilboaldekoa. Uribe-Butroekoa lehen finala zen, orain arte Uribe-Kostaren barruan baitzegoen. Mikel Goiriena izan da txapelduna, Olatz Ibarluzearen aurretik. Derioko Gurea aretoan jokatu zen finala honako sei bertsolari hauek kantari zirela: Peru Vidal, Beñat Vidal, Asier Legarreta, Olatz Ibarluzea, Mikel Goiriena eta Ortzi Garitano. Bernardo Mandalunizek egin zituen aurkezle lanak. Mikel Goirienak Karlos Ibarzabal Taket bertsoeskolaren sortzailearen eskutik jantzi zuen txapela, eta Bizkaiko txapelketarakosailkatu da zuzenean.

Uribe-Butroeko sailkapena
Mikel Goiriena       358,5
Olatz Ibarluzea      232
Ortzi Garitano        223
Peru Vidal             217,5
Beñat Vidal           216
Asier Legarreta    214,

Bilboaldean, berriz, honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantari Arrigorriagako Lonbo aretoan: Irati Erkizia, Mikel Galarza, Eneko Piedra, Arkaitz Zipitria, Oihana Bartra eta Peio Ornazabal. Urtzi Urritikoetxea aritu zen aurkezle. Oihana Bartrak laugarrenez irabazi du txapela Karlos Molinuevo Arrigorriagako bertsoeskolaren sortzaileetako baten eskutik, eta Peio Ormazabal gaztea gelditu da bigarren. Bartra ere Bizkaiko txapelketan izango da.

Bilboaldeko sailapena
Oihana Bartra         403
Peio Ormazabal    218,5
Irati Erkizia              207,7
Arkaitz Zipitria        205
Mikel Galarza         199
Eneko Piedra        155

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu