Mendaron 60 bat gazte elkartu ziren saioa jarraitzeko. Odeiren atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Eneritz Artetxe, Julen Sololuze, Peru Vidal, Ekaitz Samaniego eta Olatz Ibarluzea.
Asteburu honetan bukatuko dira Plazatik Gaztetxera sariketako kanporaketak. Mendaron ostiralean hirugarren kanporaketa jokatu zuten. 60 bat gazte elkartu ziren. Aurtengoa izan da Mendaron saioa egin duten lehenengo aldia, eta giro polita sortu zen. Azkenean Odei Barroso nagusitu zen, 187,5 punturekin eta buruz burukoaren beharrik gabe, entzuleek eta epaileek bera aukeratu baitzuten lehenengo posturako. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Odei Barroso 187,5 puntu
2.- Eneritz Artetxe 184,5 puntu
3.- Julen Sololuze 180 puntu
4.- Peru Vidal 179,5 puntu
5.- Ekaitz Samaniego 174,5 puntu
6.- Olatz Ibarluzea 171,5 puntu
Gauzak horrela, Odei Barroso, Beñat Iguaran eta Ander Lizarralde zuzenean sailkatu dira finalerako. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute. Honela dago sailkapena une honetan:
1.-
Ander Lizarralde 214 puntu (zuzenean sailkatua)
2.-
Beñat Iguaran 207 puntu (zuzenean sailkatua)
3.-
Odei Barroso 187,5 puntu (zuzenean sailkatua)
4.- Asier Azpiroz 198 puntu
5.- Hodei Iruretagoiena 193 puntu
6.- Ander Solozabal 190,5 puntu
7.- Aitor Urbieta 189 puntu
8.- Ander Elortegi 186,5 puntu
9.- Ekhi Erremundegi 186,5 puntu
10.- Eneritz Artetxe 184,5 puntu
11.- Julen Sololuze 180 puntu
12.- Patxi Iriart 180 puntu
13.- Peru Vidal 179,5 puntu
14.- Eneko Beretxinaga 178 puntu
15.- Ekaitz Samaniego 174,5 puntu
16.- Maddi Gallastegi 173 puntu
17.- Olatz Ibarluzea 171,5 puntu
18.- Irati Erkizia 171 puntu
Azkeneko kanporaketa ostiral honetan izango da, Elgoibarko Gaztetxean. Afaria 20:30etan hasiko da eta saioa, berriz, 22:30etan. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan:
Xabat Galletebeitia
"Toko"
Mikel Artola
Mikel Olaizola
Ane Labaka
Izar Mendiguren