Eskolarteko Txapelketak 2010-05-26

1000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte Gipuzkoan

Gaztetxoen mailan 54 bertsolari aritu dira, 14 taldetan banatuta. Gazteen mailan, berriz, 18 bertsolarik hartu dute parte. Idatzizkoan, denera, 1072 ikasle inguruk hartu dute parte.
 Ostiral honetan jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian, arratsaldeko 16etatik aurrera. Bi kategoriatan bereizi dira parte-hartzaileak. Gaztetxoen mailan, 14 urte artekoetan, honako 4 talde hauek sailkatu dira finalerako:

 -Oiartzungo taldea: Jon Otegi, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo eta Beñat Oiarbide
 -Goierriko taldea: Paul Iruretagoiena, Aratz Igartzabal, Mikel Oria eta Eneko Araiztegi
 -Urretxu-Zumarraga taldea: Maialen Akizu, Leire Akizu eta Jon Mendizabal
 -Zarauzko taldea: Amaia Urbieta, Paul Beitia, Ibai Goikoetxea eta Jone Makazaga

 Gazteen mailan (15 eta 18 urte artekoak), berriz, honako bertsolari hauek sailkatu dira finalerako:

 Ane Labaka
 Amaia Iturriotz
 Eñaut Martikorena
 Gema Urteaga
 Mikel Iturriotz
 Imanol Irazustabarrena
 Elixabet Pagola
 Izaro Zinkunegi

 Aurtengoan 1000 ikasle baino gehiago aritu dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Gaztetxoen mailan 54 bertsolarik eman zuten izena, 14 taldetan banatuta. Gazteen mailan, berriz, 18 bertsolari aritu dira. Idatzizko kanporaketetan, azkenik, 1072 gazte inguruk hartu dute parte. Idatzizkoen ataleko sariak ere ostiralean bertan banatuko dituzte.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»