Bertso Udalekuei buruzko erreportajea ere izango da ikusgai 2010-05-27

Lekeitio eta Pasaiako saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Zuri-beltzekoan Basarriren bertso bat emango dute eta Zapping-ean 1999an Unai Iturriagak eta Jon Sarasuak Lekeition egindako saioa. Urteko errepasoari ere eskainiko diote tartea.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da. ETB3an ostegunean emango dute, gaueko 22etan. Ostiralean izango da ETB1ean, arratsaldeko 18:15etan.

 Aste honetan bi bertsoaldi izango dira protagonista. Alde batetik, Lekeition joan zen ostiralean egindako saioa emango dute. "Iparraldeko haizeak" jaialdiaren barruan egin zuten saioa eta honako bertsolari hauek aritu ziren Natxi Aranbururen aginduetara:

 Andoni Egaña
 Miren Amuriza
 Amets Arzallus
 Sustrai Colina
 Xabat Galletebeitia
 Aitor Arrizubieta "Toko"

 Bigarren saioa Pasaian izan zen, Basarri elkartean. Alaia Martin eta Xabier Silveira jardun ziren kantari Haritz Casabalen esanetara, eta Bertsound System ikuskizuna osatu zuten denen artean. Beraiei laguntzen aritu zen Beñat Gantxegi "Dj"-a.

 Aste honetan, bat-bateko saioez gain, bestelako atalak ere izango dira. Zuri-beltzekoan Basarrik botatako bertso bat emango dute. Zappingean, berriz, Lekeitiora joango dira berriro. 1999an Unai Iturriaga eta Jon Sarasuak bertso-saio intimo bat osatu zuten, aretxabaletarraren gitarrak lagunduta. Hango une honenak eskainiko dituzte.

 Bukatzeko, urteko errepasoan saio xelebreenak emango dituzte: musikatuak, inauterietakoak, esperimentalak, nazioartekoak...

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu