Antiguako DOKA antzokian, iluntzeko 20etan 2010-05-27

Bertso-saio berezia egingo dute gaur Donostian

Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga, Beñat Gaztelumendi eta Jokin Labayen ariko dira bertsotan, instrumentuen laguntzarekin. Gaiak jartzen, berriz, Iker Iriarte jardungo da.
 Azken asteotan bertso-saio musikatu bat baino gehiago ari dira ospatzen, Iker Iriarte eta Egoitz Aizpuru gai-jartzaileek gidatuta. Udan ere halako bat baino gehiago izango dira entzungai.

 Gaur Donostiako Antigua auzoan, DOKA antzokian, bertso-saio musikatu bat egingo dute. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Aitzol Barandiaran
 Iñaki Gurrutxaga
 Beñat Gaztelumendi
 Jokin Labayen

 Iker Iriartek jarriko dizkie gaiak. Gitarrarekin, berriz, Iñaki Gurrutxaga bera ariko da. Saioa iluntzeko 20etan hasiko da. Nahi izanez gero, halako saio musikatu bat dago ikusgai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu