Gazteen mailako bertsolariak ariko dira 2010-05-29

Gaur jokatuko da Iparraldeko Bertsolari Gazteen Xapelgoan lehenengo finala

Aurten 11 bertsolarik parte hartu dute txapelketan. Bi kanporaketa jokatu ostean, gaur Baionan egingo da finala, Kalostrapen, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
 Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren aurtengo edizioa amaitzear da. Gaur arratsaldean gazteen mailako finala jokatuko da, Baionako Kalostrapen, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Aurtengoan 11 bertsolari aritu dira 15 eta 18 urte artekoen kategorian. Bi kanporaketa jokatu ondoren, honako bertsolari hauek kantatuko dute biharko finalean:

 Maiana Irigoien (Baiona)
 Ximun Cazaubon (Jatsu)
 Mattin Luku (Donibane Garazi)
 Txomin Elosegi (Hazparne)
 Maddi Ane Txoperena (Hendaia)
 Ortzi Murua

 Gaztetxoek ere bi kanporaketa jokatu dituzte. Aurten 21 bertsolarik hartu dute parte, 6 taldetan banatuta. Azkenean, honako 4 talde hauek sailkatu dira finalerako:

 Sohüta
 Garazi
 Hendaia-Donibane
 Xalbador A

 Haurren mailako finala ekainaren 3an egingo dute, Hazparneko Mendeala gelan. Goizeko 10:30etan hasiko da saioa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu